Superkopako itzuliko partida Tuteran jokatuko da abuztuaren 30ean
💬 Abuztuaren 30ean Etxarriko Erregional taldeak 🏆 NFF SUPERKOPAKO itzuliko partida jokatuko du Tuteran. Partida garrantzitsu honetan jarraitzaileon babesa izan dezaten 🚌 autobusa antolatuko da.
✔️ Autobusaren prezioa: 15€
✔️ Partida sarrera: +16 urte 5€
✔️ Izen-emateko azken eguna: abuztuak 17
✔️ Plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira.
✔️ Autobus bakoitzeko plazak bete ahala, beste bat gehitzea baloratuko da.
✔️ Izen-emateak ez du plaza bermatzen. Izena ematen duten pertsona kopuruaren eta autobusen edukieraren araberakoa izango da.
✔️ Izena-eman eta plaza lortzen dutenei txartela nola eskuratu eta ordaintzeko modua adieraziko zaie.
✔️ Plazarik lortzen ez duen jendeari ere abisua emango zaio, bidaia beste modu batera antolatu ahal izateko.
✔️ Adin txikikoak lagunduta joan beharko dira.