Blog

Blog

Nafar Gobernuko “Mente en Juego” proiektuan parte hartuko dugu

“MENTE EN JUEGO” oinarrizko kirolean ONGIZATE EMOZIONALA eta BIZIKIDETZA sustatzeko Nafarroako Gobernuak abiatu duen proiektu berritzailea da.

Proiektu piloto honetan Nafarroako 8 kirol klubek hartuko dute parte, eta horien artean C.D. ETXARRI ARANATZ K.E. parte hartzeko hautatua izan da.

Proiektu honek prebentzioan jartzen du arreta eta kirol-eremuaren inguruko alderdi guztiei zuzenduta dago, haur, familia eta klubetako teknikariei eskainiko zaien TAILER LUDIKOEN bidez.

Guztira 5 tailer izango dira, bakoitza ordu t´erdiko iraupenarekin:

  • Tailer 1 entrenatzaileei zuzenduta
  • 2 tailer jokalariei zuzenduta (bi talde desberdinekin)
  • 2 tailer familiei zuzenduta (batean edo bietan parte hartzeko aukera)

Tailerrak presentzialak izango dira eta Etxarrin bertan egingo dira, ANASAPSen Osasun mentalaren arloan gizarte-hezitzailea den NATALIA MARTINEZen eskutik. Tailerrak erdaraz izango dira.

“Mente en Juego” proiektuak jarraipena ematen dio Euskal Herrian Fútbol Más eta Alex Remirok garatutako proiektuari, zeinak 2023an hasi zenetik, 2.500 pertsona baino gehiago eta 43 klub prestatu dituen.

Tailer hauetan parte hartu duten familien % 99k beste familia batzuei parte hartzea gomendatzen die.

Familientzako tailerra

Famili eta gurasoei zuzendutako tailerrean izen-emateko esteka. Bi tailerretan edo bakarrean izen-eman dezakezu: https://labur.eus/mente_en_juego_familiak

Entrenatzaileen tailerra

Entrenatzaile eta klubeko teknikarien tailerrean izen-emateko esteka: https://labur.eus/mente_en_juego_entrenatzaileak

Jokalarien tailerra

Gure klubeko bi taldek parte hartuko dute. Urriaren 22an NESKA INFANTILEN taldea eta urriaren 23an MUTIL KADETEEN taldeak. Tailerra beraien entrenamendu ordutegian izango da.

Tailerrean parte hartu ahal izateko, aurretik gurasoek baimena eman beharko dute esteka hau erabiliz:
https://labur.eus/mente_en_juego_baimenak