Federatuaren Atarian erregistratzea
Nafarroako Futbol Federazioak lizentziak izapidetzeko sistema berri bat jarri du martxan. Horrek aldaketa batzuk ekarri ditu datorren denboraldiko izen-emate prozesuan, eta behar bezala osatu ahal izateko, zuen laguntza beharko dugu.
Gaurtik ekainaren 28ra bitartean, posta elektroniko bat bidaliko dizuegu zuen seme-alaba Federatuaren Atarian erregistratzen hasteko beharrezkoa den informazio guztiarekin. Mezu horretan klubak emandako datuak eta prozesua pausoz pauso osatzeko jarraibideak aurkituko dituzue. Mezua klubari emandako helbide elektronikoan jasoko duzue.
Ondorengo bideoaren lehen minutuan erregistro-prozesua nola egiten den ikus dezakezue. Bideoa ikustea gomendatzen dizuegu; horrela, posta elektronikoa jaso eta izapidea egin behar duzuenean, prozesua errazagoa egingo zaizue.
Ekainaren 28a baino lehen posta elektronikoa jaso ez baduzue, jarri gurekin harremanetan etxarrifutbol@gmail.com helbidean, egoera egiaztatu eta lagundu ahal izateko.