Jubenilak ere gora
Asteburu historikoa borobildu dugu Etxarri Aranatzen. Talde nagusiak Preferente Mailara igoera ospatu eta biharamunean, gure jubenilek ere igoera lortu dute eta datorren denboraldian Lehen Mailan ariko dira.
Peña Azagresaren aurkako kanporaketan, joanekoan 2-0 galdu genuen arren, San Donato zelaian jokatutako itzulikoan taldeak erreakzio bikaina izan zuen. Adei Agirrek, Alain Bakaikoak eta Ivan Vicentek (bi gol) sartutako golekin 4-1 irabazi genuen.
Horrela, bi partidak batuta, 4-3 nagusitu ginen eta merezitako igoera eskuratu genuen.
Zorionak jokalari, entrenatzaile eta zale guztiei!





